2011-02-09

"Hauxe da despedidea"


Egunak dira gurpilak mugimenduan dabiltzala. Gu gara orain, geldirik sentitzen garenak. Ez genuen abiatu nahi geure buruekin bakean sentitu gabe, eta aste hau agurretarako gorde dugu. Harekin bazkaria, bestearekin lau garagardo eta hurrengoekin afaria, bost hilabetez ezer jan gabe irauteko moduan gaude. Aste honetako esaldi entzunena: “Jan, jan, han eztezue ta hola jango!”. Ez, ez, “hola” ez.
Txuletak txuleta eta sagardoak sagardo, aste honetan gehien gozatu duguna jendearen berotasuna izan da. Eskerrik asko guztioi hain maitatuak sentiarazteagatik.
Hori bai, hainbeste besarkada, isilune eta begi-gorri, ia sinetsi dugu betirako goazela. Tarteka sentimendu hori hotzikara bihurtzen bazaigu ere, bizkarrari igurtzi pare bat eman eta elkarri barre egiten diogu. Ez, ez,... jarri botila batzuk freskatzen itzulerarako!

 
Eta abiatu gara, Urkizun behera! Zeharkatu dugu penintsula iberikoa eta konturatzerako Gibraltarko itsasartea zeharkatzen ari gara. “Hi, oaindik in ingoyau biajia, Aitzol!" (Miren dixit). Eta abentura hasi dugula sinetsi dugun momentuan ohartu gara, bidaia, aspaldi hasi genuela.



3 comentaris:

  1. konturatzeako putzue pasa dezuela beraz. bidaia ona izan dezazuela. disfrutau eta esperientziak erakutsitakoa hona ekarri. zuen blogan izenai zerbait falta zaio. urkizu-bamako-urkizu (o gutxinez EH) izan behar luke, Iñurrategi anaiek esaten duten bezela mendia ez baita bukatzen tontorrera iristean, etxera itzultzean baizik.

    muxu haundi bana bioi!

    ResponElimina
  2. Bikote, oso bidaio ona izan dezazuela. eta noizbehinka idatzi zuen blogean zuen berri izan ahal izateko ok?

    Muxu handi bana Granadatik!

    Leire

    ResponElimina
  3. Ari gaituk/n begi berriez jabetzen, ari gaituk/n.

    Mundu berria daramagu bihotzean. Titicacan, eguzkiaren errainuak zuen islada oparitu zidak/n. Ta Inaxio gure patroiak behinola zion bezela, Maite Zaituztegu!!

    Muxu haundi-haundi bana ta bidaion!!

    Pinzel

    p.d. A ze bi pelotari argazkikoak; Latigo Barandiaran eta Auxkin!!

    ResponElimina