2011-02-18

Tanamert, Ismail


Gasolindegi batean pasa dugu eguna.

Urkizutik abiatuz geroztik, ia hiru mila kilometroren ostean, lehen buruhaustea eman digu Boteprontok: sabai gainean materiala eramateko pieza bat hautsi zaigu.

Eguzkia gogor jotzen hasi denean, Aufuss-en geratu beste erremediorik ez dugu, garaje baten bila. Ez dakigu mekanikoen jai egun nazionala den edo zer, baina, estualdian, gasolindegi bateko gazteek lagundu digute; tartean, Ismailek.

Eskuak artean beltz, berezia izan da lehenengo tea, gazte amazigh honekin hartutakoa. Gure txikitasunaren eta lau hizkuntza nahasian erabiltzearen aldapetatik, elkartrukearen ordokira iritsi gara. Bere herriaz galdetuta, harritu egin gaitu, esan digunean, amazigh izateak hiru oinarri dituela. Hiru. Tamazight, Imazighen eta Tamazgha. Hizkuntza, Historia eta Lurra.

Orduak hegan doaz, maitasun-, borroka- eta hizkuntza-minez hizketan. Hurbildu nahiaren seinale da, bereizten gaituena ahaztu gabe, batzen gaituenaz aritzea. Ilunabarrean, edalontzietan te hondarrak nola, hala geratu da agerian esker ona mahai gainean. Piztu dira neoizko argiak. Dantzatu kitarra konpai!

Banaka-banaka, jendea bildu da kitarraren bueltan, eta kefta afaldu dugu Aufusseko kuadrilla berrian. Ez dira, ordea, bakarrik etorri. Watra, panderotzar, eta danborrak eskuz-esku pasaz, amazigh kantuek eraman gaituzte ilargi beteraino.

Gasolindegi batean pasa dugu eguna.

10 comentaris:

  1. Kaxo kaxo!! Juntau zazuen musika taldea eta gero, zuek ez dezue bertsoik bota??? jajaja Furgonak motorra ondo badik gañontzekoa berdin dik, aurrea!! Ez da giro marino afrika alden!!! Kontuz ibili zaiztete!!! EONGOATXIK!!! GORA GU TA GUTARRAK!!!

    ResponElimina
  2. Boteprontori ez deus aurpegiratu eh! 3000km-ro buruhauste bakarra ematen badizue, eztituzue asko izango ta! Bestalde bidai hontan zeatenetik irudi earrak utzi dizkiguzue ikusgai, baño benetan inbidie lehenengo aldiz, gasolindegiko egunaren kronika irakurri ondoren sentitu diat! Troskako terapia-elkarrizketak mespretxatu gabe, hoi dek eun earra! AH! Ta dana BOTEPRONTOi esker!!!
    Ondo segi! ta segi kontatzen!

    ResponElimina
  3. AUPA BIKOTE!!!

    Botepronton baino kinton lainuen juen bazinete, ez zan hobeto izngo ala? Ia problema gehixau eztotzuen emoten eh? Etxera bueltie be ein biher dozue ta egunen baten, bixoi merezi dozuen besarkadie emon deitzuedan!

    BESARKADA ETA MUXU HAUNDI BANA IURRETA ALDETIK!!!

    ResponElimina
  4. Nik konfiantza guztie zekeat Boteprontongan. Izen horrekin mundun bukaerare iritxikoek!

    Pinzel

    ResponElimina
  5. Iepe parejaa!! Ondo zeate ala?? Eskerrak aldin behin amai kaso itten diozuen... pozten naiz e, guk e faltan botatzen zaituztegu. Hemen zuek uste baino jende gehio akordatzen da zuekin (herrin, irratin, unibertsitaten,...) etzeate makalak!! Bo zaindu eta bakizue nun garen eozertako. Muxu haundi bana

    ResponElimina
  6. aupa artista!!!!
    ondo al tzeate?
    gu hementxe, betiko martxan, gaur Athletic-ek irabaziko digun esperantzan. Gañontzian aldaketa askoik gabe, ta igual hobe...

    besarkada bat biyoi!!!


    kepa

    ResponElimina
  7. Azpeitiko metropolitik Afrikako gure kolonietan barrena dabilen parearentzat. Ondo bizi dena ondo bizi dek eta zuek baino hobeto bizi denik etziok, eta bestela puta-kum...galanta. Ni enauk hitaz gogoratzen, behartuta idatzi diat hau. Ez izan hona etortzeko presarik, ez dek inolako faltarik egiten. Agian señoerak bai, baina hik batez. ke te den, guapo...

    ResponElimina
  8. ah!!!!!
    ahaztu in tzatek, intzak Tropela lehen bait lehen!!!!! Paris Niza!!!!

    ResponElimina
  9. aupa bikote
    a ze enbidia, gu ebai imaginazioakin bidaiatzen ari gara zuekin
    SOLO EXISTE ESTE MOMENTO, asike aprobetxatu atope atope, muxu pila

    ResponElimina
  10. Aizue pareja: boteprontoren ordez ez altzun PUNPALASTER izan behar zuen furgonetak? Euskitze enteratzen bada earra daukazue!! Estraditatuak berehala!
    Inbiria ematen dezue baña segi kontatzen, polita dijoa ta! Ea hurrengo kintzean zer ikusten degun...
    Eutsi goiai eta IZAN ONTSA!

    ResponElimina