2010-12-21

Lehen geltokia, Freibourg


Freiburg-Hendaia   2010-10-07

"Nola bururatu zitzaizuen Afrikara bidaia egitearena?". Ez dakit zer erantzun dugun. "Beti nahi izan dugu horrelako bidaiaren bat egin", edo "kasualitate bat bestearen atzetik kateatu zaigu eta..." Geuk ez dakigu. Kontua da ideia otu zitzaigunetik, ideiak garamatzala hara eta hona. Irakurri, aditu, imaginatu, paper solte eta koadernotan ahaztu nahi ez ditugunak idatzi...
Eta ideia ari da pixkanaka guri forma ematen. Azken egun hauetan, bagoazela sinesten hasi gara. Freibourgetik ekarri genuen bidaia-laguna urrian, eta orain gurpildun kutxa hori etxe bihurtzea falta.
Eta mapak begiratu. Eta hitz egin. Eta hitz egin. Eta...