2011-02-28

Helix aspersa

Damian da Tiznit-eko kanpinean aurkitu dugun gazte bakarra; beno, berak aurkitu gaitu gu, kafe baten aitzakian. Gezurra badirudi ere, Afrika zapaldu genuenetik argentinar hau da ezagutu dugun lehen bidaiari gaztea. Ez sinistekoa baita hemen dabilen pentsiodun europarren autokarabana tropela. 

Barraskilo erraldoi hauek, mantso-mantso, etxe osoa gainean daramate (bi antena paraboliko barne) eta doazen tokian arrastoa uzten dute. “Deskulturizazioa” deitu dio Damianek. Hostoa jan eta lika utzi. Hala bihurtzen omen dira laborariak gida eta artzainak zaindari. Arrazoia usaindu dugu Damianen hitzetan, baina, kosta egiten zaigu onartzea hobe leudekeela frantses jubilatu guztiak etxe-zuloan. Nahikoa lan ematen digu gure arrastoa zaintzeak..
Hemen karakola ez dena, barea da.


Egindako bideari begira, Taroudant-ez gogoratu gara. Ilunabarrak gorritutako harresien inguruan hurbildu zitzaigun Hassan, bere gaztelaniari hautsa kendu nahi ziola eta, espainolak ote ginen galdezka. Euskaldunon ohiko azalpen geo-politikoak eman ondoren, mintzapraktikan segi genuen, hirurok, eta biharamun goizerako geratu ginen.


Orduan ezagutu genituen Mina, Youssef eta Ayoub txikia. Ederra bazkaria (berenjena frijitua hain ona egon zitekeenik ere!). Hirian paseotxoa. Galderak eta choukranak. Itzulerakoan berriz elkartzekotan gelditu ginen, porru-patatak jateko, eta hegoalderagoko kontuak agindu genizkien. 

Europarrak izaten jarraitzen dugu, baina ez gara lika hutsa. Mauritaniatik lehen postala zuentzat!


6 comentaris:

  1. Erki ai zeate pasatzen, daoneko hilabete pasa da ta ustet damu izpirik eztezuea, etzaizue antzematen behintzat.
    Gauza asko ikasten attuko zeate, berenjena frijituk jaten e bai!
    hoi enbidie, bekaitze, sanotio pasa eitteala ustet, baño etzaittuet bueltan aurpegi txarrakin beittuko, europar mutur txuri hoi eingo zatzue raroa ta desatsegiñe!
    Bueno, segi kontuk kontatzen ta ondo zaindu tortorika!

    ResponElimina
  2. portzierto aurrekoa idatzi duna otsotutako barea

    ResponElimina
  3. Joe Mirentxu, autokarabanen argazki hori nei inbiria emateko jarria dagola badakit!
    Dordoko karakolo, alias "el mantso-likoso" izateko jaioa nago, beraz, laster eskuratu behar det holako bat!!
    Muxu bana!!

    ResponElimina
  4. Kaxo pareja!! Bistan da earki zaitzetela eta zuei e ondo zaintzen zaittuela!! Hi ta jatek bakarrik ez dik balio, errezetak e hartuitzek!!! Mauritaniako lehen postala earra!!! Ondo segi eta eongoatxik!!! Gora gu ta gutarrak!!!

    ResponElimina
  5. Oh my god, ze inbidi! :) ta ze ondo idazten dezuen eh, nahiko nuke nik estilo hoi euki... ikustea jende jatorra ezagutzen ai zeatela, baina kontuz jubilatuekin!!! Zinea euro batea dakate astean behin ta erotu iten naute, les mataba! portzierto, erikak galdetzeu ea beltzak bihurtu zeaten ya jajaj Madriden everything in orden! Zuen hurrengo mezuan zain, muxuuu
    Miss Alkort

    ResponElimina
  6. segi segi autokarabanan argazkik jartzen! suerte pixkatekin etxiakin geldituko naiz eta! jeje!
    segi disfrutatzen ta muxu bat endaiatik!

    ResponElimina