2011-01-03

Kottaduak gu...!

... eta burokrazia, gazteak, burokrazia! Asterixek eta Obelixek bezala, bidaiarien olinpora sartzeko adina inprimaki bildu dugu, halabeharrez: gidabaimen internazional, ibilgailuaren inportazio baimen (europar baliokidetza agiri, kontrol tekniko, karta gris...), carnet de passage, bidaia aseguru, txerto-agiri, kreditu txartel... Karpetak paperez bete eta poltsikoak txanponez hustu ahala, bidaiaren su txikia ahuldu den susmoa dugu. Burua ez hemen, eta ez han. Eskerrak bihotza ari den tiraka.


Bidean aurrera goazela sinesteko, hankak lotuta ditugunez, eskulanari ekin diogu. Kanpora egur zaharrak! Utikan alferrikako txapak! Zabaldu leihoak eta astindu hautsak! Sabela berritu diogu gure hogei urteko bale zaharrari (haundia haiz, Armendariz!).


Gure sua indartzeko egurra behar eta, beste bidaiari batzuei eskatu diegu laguntza. Baita jaso ere. Erantzun bila jo dugu beraiengana, eta ez digute espero genuenik eman, behar genuena baizik: galdera eta ilusio berriak (Luisa, Onditz, Mikel, Nagore, Iñaki... Aupa zuek!).
Armiarma-saredun furgoneta geldirik dagoen arren, guri, gurpilak mugitzen zaizkiola iruditzen zaigu.

4 comentaris:

  1. eup!

    Hiru eun baittuk/n atea zinetela ta unuzkeo Gasteiza aiauko ziñeten ala? animo!

    Gora ataungo kotxe elektrikok, pistinak ta plazako hormigoia!

    ResponElimina
  2. nonok esan zuen behin, bidaiatzearen parterik ederrena, bidai-aurrea zela...

    ResponElimina
  3. Apa bikote!

    Daoneko hiruzpalau egun pasa die abiatu ziñetenetio, etzekiat nun eongo zeaten, bolantea Mirenek hartu bazon, Afrika zapaltzen seguru!, baño...Aitzol jarri bada txofer, oantxe Andaluzia allatzen, hue radar-panic gaitzak jota ibiltzen baita.

    Bueno, hemen zuekin akordatze gea, disfrutau biajekin, sufritu, parre ein, near ein, bizi!
    ta mantxo-mantxo, egunez egun kilometro gutxi iñez, zuen etxea ondo tratau geo!
    Ta izan ongi!

    Otsotutako barea

    ResponElimina
  4. no me jodas, abiatu zeate ya? madridetik pasa behar zinetela uste nun, kaguen!!! ordun, zenbat denbora ikusi gabe? :( ke falloooo
    bueno, putamadre pasaaaaaa, ze inbidi

    miss alkort

    ResponElimina