2011-04-03

Bide ertzean

"Mamadou, Mamadou!". Jay da garrasika. "Mamadou! Bi toubab herri sarreran!". Hara, zer galdu ote zaie hemen? "Utz itzazue bakean. Neroni joango naiz harrera egitera. Presta itzazu oheak bitartean. Batek daki." "Mamadou, hemen daude, hauek dira."

"Hi Aitzol, zeatik ai dituk danak parrez oain?", "Jakin zan... Baño honek herriko nagusie ematein."

- Salam aleikum!
- Aleikum salam!
- On vient demander la permission de passer la nuit ici; Tamba est  encore loin, et il commence à faire nuit...
- Pas de problème. Vous êtes ici chez vous.

Poza eman dit, egia esan. Urte bete izango da gure herrixkara azken toubaba etorri zenetik, bizikletan, eta Marie Ba txikia ez zen oraindik jaio. Batek daki, beharbada ingeniariak dira eta izorratu zitzaigun ur bonba konpontzen jakingo dute. Edo batek daki, beharbada gutariko bat atzerritar izango da noizbait haien herrian. Batek daki. "Aisseta, esan amari afaltzeko hiru gehiago izango garela. Bada ezpada. Txirrindularia apetitu handikoa zen.

Amadou Ba, Jay, Outhman Ba eta Aisseta Ba

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada