2011-04-24

Bamako

Ez zen helburua. Aitzakia zen. Izen bat. Puntu bat. Nonbait jarri behar eta bertan. Ez zen helburu bat. Baina, heldu gara, eta arraro sentitu gara.
Puntua, nonbait jarri behar eta bertan jarri genuen. Erreferentzia. Itzuli-erdi egin eta gure urratsen markak berriz zapaltzen hasteko tokia.
Ez zen helburua, aitzakia zen, izen bat, puntu bat... baina, ezinbestean, iritsitakoan atzera begiratu dugu, eta zerbait lortu dugunaren sentipenak hartu digu barrua. Eta harritu egin gara. Ez genuen harro sentitzerik espero. Ez zen helburua. Aitzakia zen.
Eta konturatu gara ez gaudela harro mapako puntu honetara heltzeagatik. Postea ikutu eta "niregatik eta nire lagun guztiengatik" esan ahal izateagatik. Harro sentitzen gara, saiatu izanagatik. Abiatze hutsagatik.
Eta harrotasun goxo hori barruan, bidailagun eta babes izan ditugunak gogoan, aurrera goaz. Aurreraxeago. Izango da non buelta-erdi egin.



12 comentaris:

  1. ...Aupa Mari Karmen ta Joxantonio!!!!!
    segi, segi aurrera la ostia!!!!!!!!
    Fran Schleck

    ResponElimina
  2. Zorionak!! Bamako ez da nahiko?

    Izango al degu inoiz nahiko aspertzerako?

    Pinzel

    ResponElimina
  3. Aupa zuek!! Nik zuen lekuan beste aitzaki bat aurkituko nuke, zergatik ez Ouagadougu?? Itxura txarrik ez du, eh??
    Aitzakiak aitzaki, ezezaguna deskubritu, sentittu eta konpartitzea bada betetzen gaituena zergatik ez jarraitu?? ai..ai..ai...gu beti animatzen!!
    SEGI AURRERAAAAA!!!! Muxu erraldoi bana!

    ResponElimina
  4. Bejondeizuelaa!! Ikearri pozten gea gu´re nahi zenuen lekua allau zeatelako. Segi gozatzen, zabaltzen eta sentitzen... baino bueltakin pentsatzen hasi!!! Muxu haundi bana

    ResponElimina
  5. seinaleak ez du zertan adierazi helmuga, seinalea horixe da, seinale. Nondik norakoan puntu bat, helmugara bidean bertara heltzeko nahitaezko deus ez bat. Inondik inora ez doanak helmuga al du xede? posible ote inora joan gabe inora iritsi gabe geratzea? inor gelditu al da inoiz sin runbo atera eta inon ez? troskako hizketaldi bateko mamia izan zitekeen honek, ez du besterik baizik hori egiazko,ordua baña hau ez da ordua,baizik lanordua,ordaindua beraz gatozen gure mundura produktua produzitu eta probestu. sabin zer usain du haizeak kawasaki baten?

    ResponElimina
  6. Eskerrak seinalei buelta eman zien buru haundin batek jo ondoren, bestela OK-AMA-B_anoa etxera!!!

    ResponElimina
  7. Arrano beltzak (z750) askatasun usaina hartzen dio haizeari hegan doanean eta non dagoz sukibusi galdetzen dio bere buruari oroitzapenen ispiluan orban gris eta urdin bat ikustean... BAMAKOra joan ote dira pitxu ilargiko laino beltzen atzetik bezala???

    ResponElimina
  8. bamako, zer da bamako? non da bamako? nor da bamako? zerua da bamako! sabinlalitapresi iritsi ote dira apar zuriak dakarren zerura? ziur baietz, an egongo dira garagetan tertuli ederrean

    ResponElimina
  9. Baino gaztek, nun zabiltzate?? Daoneko pentsatzen ai gea gure furgoneta hartu ta zuen bila abitzea!! Etziñeten Somaliraino iritsiko ezta??? je je je!!! edota akaso bueltan zeate ta guri abixatu ez, sagardotegi bat zintzilik geatu zitzaigun eta!! ai ai ai!!!
    Muxu haundi bana, ZAINDUUU!!!!

    ResponElimina
  10. earra bikote! iritsi zeatela beraz. earra! hoi Namekea allatzea baño zallagoa izan dek raditz! jeje. baña iñurratego anaiek esaten zi(ñ)aten ba: "mendia ez da bukatzen tontorrera iristean, etxera itzultzean baizik."

    ba oixe! zaitu ta sano bueltau. (sano itxuraz behintzet... burukok etzeukik/n arregloik honezkeo...)

    mx bana!

    ResponElimina