2011-04-17

Iwol


Batzuk “zoria” deituko diote. “Tonto-suertea” beste batzuk. Guk ez dakigu nola esan, baina, izen bat merezi du urtean behin festa izan herrian, eta gu egun horretantxe iristeak.

Senegal hego-ekialdean, gehienak peul edo bassariak izan arren, Iwol bediken herrixka da. Guztira zortzi mila izango dira, zazpi herri galdutan banatuta. Haien bizimodua gordetzeko nahia eta gaitasuna dira bediken bereizgarri. Herrietako gazte gehienek ez dute Kedougou edo inguruko hirietara lan bila joateko erabakirik hartzen. Ez diete gure oinetakoei inbiriaz begiratzen, eta orain arteko herri gehienetan ez bezala, toubab-ak ez gara haurren atrakzio. Izan liteke “berezkoa”, baina, hemen lanketa bat egon dela dirudi.

Eta gaur festa eguna da, eta gu, hementxe.






Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada