2011-04-10

Afrikadak. "Simon says"

Orainaldian bizitzen ikastea zen kontua. Orain. Horretarako denbora. Biharra hurbilegi ez ikusteko. Orainari sabela arnasez puztu zezan lekua uzteko. Eta horregatik hona. Hemen biharrari ironiaz begiratzen zaiolako; irribarrez. Baina hiru hilabete ez dira aski. Gaixo gaude. Beharbada, kronikoki gaixo. Ala ez, Simon?
- Zenbat denbora daramazue, ba, horrela?
- Hogeita bost urte.
- Ba, sendatzeko egin behar duzuena, hogeita bost urteko bidaia da.

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada