2011-03-11

Nouadibou

Ustekabean harrapatu gaitu leherketak. Egun erdia errepidean eta beste erdia mugetako bulego eulitsuetan eman ostean, lo-zaku barruan babestea da batek desio duen bakarra, baina, kolpez esnatu gaitu eztandak.

Bapatean, etxeak kolorez apaintzen hasi dira, arraza-dantza azaletan nabarmentzen, errepidea zein bide-bazterrak kaos bihurtzen. Hemen zerbait pasa da. Afrika beltzean sartzeko ateetako bat gurutzatu dugu.

Iritsi orduko txunditu gaitu Nouadibouk. Munduko trenik luzeena esaten diotena aldamenean lagun hartuta sartu gara ahoko zuloan. Eta ohartzerako irentsi gaitu hiriak. "Begira han, area harrotua, barazki saltzaileak oihuka", "Zer da hau?". Ahuntzak auto artean, haurrak futbolean, eromena.

Nouadibou ez da postaletako hiria. Ez da kabitzen.
 





2 comentaris:

  1. Cabronesss!! Hasi da festa, eh! Koloreak, mugimendua, kaosa, usainak, dantza erritmoak,.... eneee ze inbiria!! Gustora izango giñake gu ere zuekin hortxe!
    Nuakchott-eko Auberge saharatik pasa ezkero eskuminak eman Bilal, Sidi, Sideti eta konpaniari Fantaren partez, edozertan lagunduko dizuete.
    Gozatu eta disfrutatu toooopeeee!!!
    Ah, ta jakin: R.I.MAURITANIE= Rien imposible au Mauritanie , je je je!

    ResponElimina
  2. Ai ama! Hori enbidixia! Eta gu hamentxe, kodifikaziñuak eitten... ;-D

    Ondo, ezta? Jarraittu, jarraittu enbidixa apur bat emoten!

    ResponElimina