2011-03-25

Deskonposizioa

"No, no, no calienta igual,
el sol, bajo nuestro pie."
Barricada


Tartean Atar eta Chinguettin egun batzuk pasatu ditugun arren, denera aste bete egingo genuen Nouakchotten. Latza hiria! 

Ez dira erraz ulertzekoak hemengo giza-taldeen nondik-norakoak. Moro "txuriak", moro beltzak, soninke-ak, peul-ak, wolof-ak, etorkin txinatarrak... Bertako etniek, oro-har, hizkuntzaz gain, ohitura propioak mantentzen omen dituzte, nahiz, hemen ere, globalizazioa jan tajinetan. Guk jasotako azalpenek etnia bakoitzari etiketa bana jartzeko adina balio digute, alegia, batere ez, eta ezagutu ditugun pertsonen ezaugarriak ezin dizkiegunez euren jatorriei egotzi, ia-ia etorritakoan bezalaxe gaude. Jakinmina besterik ez zaigu hazi.

Bada, ordea, ustez ulertu dugun zerbait: Inazio gure patroi handiaren bilobek lasartearrei buruz esandakoak, mauritaniarrentzat ere balio duela. Nahasketa denak ez dira koktel izaten.

Ikusi ditugu goitik beherako begiradak, behetik lurrerakoak, zeharkakoak,;handinahien, lotsen edo ezinen bektore. Eta ustel usaina nabaritu dugu. Ez ditugu keinuen laurdenak ulertzen, ez, baina, sinesten dugu botere harremanak usaintzeko gure gaitasunean. Eta  besterik ere baden arren, tarteka sudurpetik pasatzen zaigun hau, ustel usaina da.

Eta jendartearen deskonposizio honetan non kokatu gure burua? Gehienetan egotziak zaizkigun posizioak bi dira: erabat zeruan, ala erabat hankapean. Gu begien parean jartzen saiatzen gara, eta gero eta maizago lortzen dugula iruditzen zaigu. Lainoetatik behera eta sasietatik gora egiteko tresna bat zorrozten ari gara: umorea!

4 comentaris:

  1. hi beltza ez hau oso beltza, datorren urten messina (messin arreba?) ez motel ettore.

    ResponElimina
  2. Jendeari begietara begiratzen saiatu arren, agian gure patua zerua edo hankapea da.

    Iturriagak zion El Gran Dia Del Verso batean, bai ba, aurten Latigok kantatu zuen horretan:

    Psikologoak hala definitu nau
    euforikodepresibo,
    hala omen naiz edo bi muxu,
    edo buruan bi tiro.

    Gure patua: zuri edo beltz, ezer ez edo dena...Amerika Latinan ere, zenbait lurraldetan, borroka hortan ari dira...

    Besarkada bana!!

    p.d. Sagardo boteilak jarri frexkatzen...

    pinzel

    ResponElimina
  3. Ilargiaren gainean ba ote da laino beltzik Pitxu???

    ResponElimina
  4. Enekian bloga zenutenik ere ta sorpresa polita izan dek... Blog bikaina daukazue, eta esperientzia ere halakoa ezta?
    Gozatu ta disfrutatu!!! Guk zuenak irakurriz bidaiatuko diagu...

    Igotz

    ResponElimina